Marie Tharp
Hain lanpetuta nengoen mapak egiten, eztabaidatzen utzi niela. Esaera zaharrak dioen bezala irudi batek 1.000 hitz baino gehiago balio du, eta ikustea sinestea da
Ezagutu Marie Tharp: Itsas hondoen aurkitzailea
Ba al dakizu gure planetaren % 70 itsasoek eta ozeanoek estaltzen dutela? Inoiz galdetu al diozu zeure buruari nola marraztu zen itsas hondoko erliebea?
Marie Tharpen lanak itsasoaren azpian egoteagatik ikusten ez den lurraren gainazalaren erliebea ezagutzeko balio izan zuen. Ozeanoko kartografa zen eta hondo ozeanikoko erliebe-mapak marrazten zituen. Duela urte batzuk bizi izan zen arren, bere ondareak pertsona askoren inspirazioa izaten jarraitzen du, batez ere gure planetaren sekretuak aurkitzea maite dutenena.
Nor zen Marie Tharp?
Marie Tharp 1920an Michiganen jaio zen, Estatu Batuetan. Ingelesa eta musika ikasi ondoren, geologian eta matematikan espezializatu zen. Marrazten ere ikasi zuen. Artea eta zientzia elkar-nahasteko zuen talentua erabiliz, Columbiako Unibertsitateko ikerketa batean lan bat lortu zuen.
Zientzia-ontzietan biltzen zituzten datu eta zenbakiak hartu eta itsas hondoa nola ikusten zen erakusten zuten hamaika marrazki eta mapatan bihurtu zituen.
Ozeanoen kartografoa
Ba al zenekien Marie Tharp ozeanoen kartografa dela? Bruce Heezen izeneko geologo batekin lan egin zuen eta honek itsas hondoari buruzko datuak bildu zituen. Mariek informazio hori erabili zuen ur azpiko mendi eta haranak erakusten zizkiguten mapa bereziak egiteko. Bere mapek itsasoaren azpiko mundua nola ikusten den hobeto uletzen lagundu ziguten!
Sormena eta esploraziorako grina
Marie Tharpen gauzarik harrigarriena, kartografian aditua izateaz gain, irudimen eta jakin-min handia ere bazuela da! Lurrazalaren azpian dagoen itsas hondoa nolakoa zen eta honek gure planetan nola eragin zezakeen pentsatzea asko gustatzen zitzaion.
Zu ere Marie Tharp bezalakoa izan zaitezke!
Ozeanoaren sekretuak esploratzea eta aurkitzea gustatzen bazaizu, zergatik ez zara kartografiari eta itsas geologiari buruz gehiago ikasten hasten? Auskalo zer aurkikuntza zoragarri egin zenitzakeen etorkizunean!